Gotzon Enbil: "Irailetik aurrera hasiko gara beste federazioekin hizketan, gure alde bozka dezaten konbentzitzeko"

Onintza Lete Arrieta eta Maialen Etxaniz 2023ko abuztuaren 13a

Euskadiko Pilota Federazioko presidentea da zumaiarra, eta azken asteetan gertatutakoaz bere iritzia eman dio hedabide honi. Izan ere, Nazioarteko Pilota Federazioak uztail amaieran bozkatu behar zuen Euskadiko federazioa onartu ala ez, baina azken unean, bertan behera utzi zuen bozketa. Soka luzea ekarri du horrek.

Gotzon Enbil da Euskadiko Pilota Federazioko presidentea 2017. urtetik. Bigarren agintaldia du honakoa karguan, eta azken asteetan ohi baino elkarrizketa gehiago ematen ari da. Izan ere, uztail amaieran Nazioarteko Pilota Federazioaren batzorde exekutiboak erabaki garrantzitsua hartu behar zuen bozketa bidez: Euskadiko Pilota Federazioa onartu, ala ez.

Azken unean, baina, bertan behera utzi zuten bozketa, eta horrek soka luzea ekarri du. Besteak beste, batzorde exekutibo horretako kide ia gehienak kargugabetu ditu hango presidenteak.

Pil-pilean den gaiaz aritu da hizketan Enbil hedabide honekin, baina baita federazioak dituen beste helburuez eta Enbilen beraren etorkizunaz ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide