Epaileak kargurik gabe aske utzi du Euskal Jai egunean atxilotutako gizona

Erredakzioa

Emakume bat labanaz zauritzea leporatuta atxilotu zuen Ertzaintzak gizona, baina epaileak aske utzi du gizona, zauriak labanaz eginak zirela ez duelako baieztatu eta labanarik ez duelako atzeman.

Joan zen ostiralean, Euskal Jai egunean, pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak Zumaian, emakume bat labanarekin zauritzea leporatuta. Dena den, epaileak kargurik gabe aske utzi du gizona, zauriak labanaz eginak zirela ez duelako baieztatu eta labanarik ez duelako atzeman.

Baleike.eus-ek epailearen autoa eskuratu du, eta han irakur daitekeenez, epailearen aurretik igaro dira dagoeneko bai atxilotutako gaztea, bai ustez erasotutako emakumea, baita lekukoak ere. Horien denen bertsioak kontrajarriak direnez eta ezer argi frogatzerik izan ez duenez, epaileak ez du onartu emakumeak ustezko erasotzailearekiko eskatutako urruntze agindua, eta kargurik gabe aske utzi du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide