Festaz betetako hilabeteak jarraipena izango du bihar herrian, Kuadrilla Egunaz gozatuko baitute herritarrek. Ez da musikarik faltako egun osoan zehar, eta txikienek ere izango dute lagunartean elkartu eta jolaserako tartea.
Hori horrela, eguna Olarru-Sub elkarteak antolatutako urpekaritza bataioekin hasiko dute. Arratsaldean zehar, berriz, diskofestaz, apar festaz, txarangaz eta Dardara Fest jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Honakoa da Zumaiako Udalak egun osorako prestatu duen egitaraua:
- 10:30-13:30. Olarru-Sub elkarteak antolatutako urpekaritza bataioak, Arranplan.
- 17:00-18:30. Haurrentzako diskofesta, Mariskal DJarekin, Kofradian.
- 18:00. 12 urtetik gorakoentzat apar festa, Odietan.
- 18:30. Jainekin txarangaren kalejira.
- 19:30. Dardara Fest jaialdia, Amaia plazan. Ezpalak, Hofe X 4:40, Ginger, Amiltzen eta Bikabi taldeak igoko dira oholtzara.
- 22:30. Diskofesta eta A.B. Shows, Kofradian.