BABESTUTAKO EDUKIA

Menu berezia eskainiko du Kupela tabernak kuadrilla egunean

Erredakzioa 2023ko abuztuaren 16a

Lehenengo platera, bigarrena eta postrea eskatu ahalko dituzte bezeroek 20 euroan. Edaria ere barne sartuko da.

Kupela tabernak menu berezia eskainiko du larunbatean, Kuadrilla Egunean. Gainera, asteburuetan eskaini ohi dutena baino merkeagoa izango dela azaldu dute arduradunek: 20 euroan lehenengo platera, bigarrena eta postrea jan ahalko dituzte edariarekin batera.

Arduradunek zehaztu dute, halaber, bezeroek bi aukera izango dituztela plater bakoitzerako: hasteko, tomate entsaladaren edo marmitakoaren artean hautatu beharko dute, eta, ondoren, piperrekin lagundutako bakailaoarekin edo txerri-saiheskiarekin jarraitu ahalko dute. Postrea, azkenik, gazta tartaren edo izozkiaren artea aukeratu beharko dute.

Hori horrela, aukera baliatu eta lekua gorde nahi dutenek dagoeneko egin dezakete 943-04 86 93 telefonora deituta.

Afariak ostiral eta larunbatetan

Kupela tabernako arduradunek, gogoratu dute, era berean bazkariak ez ezik afariak ere eskaintzen dituztela astero. Ostiral eta larunbat ematen dituzte afariak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide