Joseba Beobide abadea hil da

Erredakzioa 2023ko abuztuaren 16a

Joseba Beobide abadea. (Utzitakoa)

Atzo zendu zen Joseba Beobide Arburua abadea. Zumaian jaiotakoa eta urteetan zehar Ternuako Saint John's eta, Saint Pierre et Miquelon-eko Stella Maris-eko kapilaua izan zen, besteak beste. Bihar izango da haren aldeko hileta-elizkizuna, 19:00etan, Parrokian.

Joseba Beobide Arburua abadea zendu zen atzo, 86 urterekin. Zumaian jaioa, denbora luzez Ternuako Saint John’s-eko eta Saint Pierre et Miqueloneko Stella Maris-eko kapilaua izan zen. Santurtziko Stella Maris-eko kapilaua ere izan zen Beobide, hainbat urtez.

Azken agurra bihar egingo diote abadeari, Zumaiako Parrokian, 19:00etan. Horrez gain, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik hiletara arte Zumaiako tanatorioan egongo da Beobideren gorpua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide