Bainua debekatu dute Itzurun hondartzan portugaldar karabelak atzeman dituztelako

Intza Trula

Portugaldar karabelak atzeman dituzte Itzurunen. (Utzitakoa)

Bandera gorria jarri dute Itzurun hondartzan 15:00 aldera, sorosleek sei portugaldar karabela uretatik atera ondoren. Santiagoko hondartzan bainatzea baimenduta dago.

Bainua hartzea debekatu dute 15:00 aldera Itzurun hondartzan, uretatik hainbat portugaldar karabela atera ondoren. Sorosleek azaldu dutenez, sei karabela atzeman dituzte guztira, baina beste hainbat uretan ikusi ere bai. Halaber, ziztadarik ez dela izan gaineratu dute hondartzako langileek.

Santiagoko hondartzan, berriz, bandera berdea dago, eta beraz, han bainatzea baimenduta dago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide