Arratsaldean, etxeko txikien txanda

Intza Trula 2023ko abu. 20a, 09:01

Bazkalostean izan zuen jarraipena Kuadrilla Egunak, eta gaztetxoek arratsalde bikaina igaro zuten lagunartean diskofestan eta apar festan. 

Goizeko urpekaritza bataioen eta bizi poteoaren ondoren, bazkalostean etxeko txikiek izan zuten Kuadrilla Egunaz disfrutatzeko tartea. Eguraldi bikainak lagunduta eta lagunartean igaro zuten arratsaldea Beheko Plazan eta Kofradian.

Alde batetik, Beheko Plazan apar festaz gozatu zuten gaztetxoek. Eta, bestetik, Kofradian, Mariskal DJak dantzan jarri zituen bertaratu ziren lagun guztiak, eta bero egiten zuen arren, ez zen inor gelditik geratu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide