Dinastia Etxabe txapelketako finalak ostiralean jokatuko dira

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abuztuaren 22a

Dinastia Etxabe txapelketako finalaurreko partidako protagonistak. (Zumaiako Kirol Elkartea)

Zesta puntan, gaurko partidak irabazten dituzten bi bikoteak elkarren aurka arituko dira finalean, eta eskuz, berriz, gazte-jubenil mailan, Sanchez eta Calvo Egurrola eta Sotilen aurka jardungo dira. 23 urte azpikoen kategorian, De La Fuente eta Apezegiak Apezetxea eta Jon Lazkoz izango dituzte aurkari.

Dinastia Etxabe txapelketa azken txanpan sartu da, eta ostiralean finalean izango diren bikoteak erabakitzeko partidak jokatzen ari dira egunotan. Atzo, esaterako, jakin zen zein izango diren eskuzko finalean Sanchez- Calvo eta De la Fuente - Apeztegiaren aurka finalak jokatuko dituzten bi bikoteak.

Gazte-jubenil mailan, Zabaleta eta Goiburu Egurrola eta Sotilen aurka lehiatu ziren, eta azken horiek irabazi zuten norgehiagoka 20-22 emaitzarekin. Partida "polita eta entretenigarria" izan zela azaldu dute Zumaiako Kirol Elkarteko kideek, finalerako txartela lortzeko "lehia estua" jokatu baitzuten.

23 urte azpikoen mailan, Unai Amiano eta Gabirondo Apezetxea eta Lazkozen aurka aritu ziren pilotan, eta antolatzaileen zehaztu dute "uste baino errazago" nagusitu zirela Apezetxea eta Lazkoz, 11-22 emaitzarekin. Partida horretan Beñat Apezetxea goizuetarra izan zen protagonista nagusia antolatzaileen iritziz, "aurkarien dinamika ona hautsi eta joko ausarta eta burutsua egin baitzuen". Bederatzi tanto egin zituen, horietako batzuk "ikusgarriak" izan zirela azpimarratu dute, "aukerarik txikiena ikusten zuen garaian errematera joaten baitzen".

Zesta puntako finalaurrekoa gaur

Gaur zesta puntako finalaurreko bi partida jokatuko dira, eta aldaketak izango dira. Alde batetik, Basterra eta Ureta Gonzalo Agirre eta Cabanillasen aurka arituko dira. Uretak Urangaren ordez jokatuko du, biak zumaiarrak. Bestetik, Cosme Agirre eta Diazek Eduardo Agirre eta Aldazabalen aurka jokatuko dute partida. Diaz genikarrak Ibarluzea markinarraren ordez jokatuko du, eta Aldazabal berriatuarrak Atain markinarraren ordez.

Dinastia Etxabe txapelketako finalak ostiralean izango dira, 21.00etan hasita. Zesta puntan, gaurko partidak irabazten dituzten bikoteak elkarren aurka arituko dira finalean, eta eskuz, berriz, gazte jubenil mailan, Sanchez eta Calvo Egurrola eta Sotilen aurka arituko dira. 23 urte azpikoen kategorian, De La Fuente eta Apezegiak Apezetxea eta Jon Lazkoz izango dituzte aurkari

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide