Gonzale Agirre eta Cabanillas Eduardo Agirre eta Aldazabalen aurka arituko dira Dinastia Etxabeko finalean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abuztuaren 23a

2022ko Dinastia Etxabe txapelketako lehenengo jardunaldia.

Atzo jokatu ziren zesta puntako finalerdiak, eta bertan erabaki zen zein bikote lehiatuko diren ostiral iluntzeko finalean.

Atzo Dinastia Etxabe txapelketako zesta puntako finalerdiak jokatu ziren. Alde batetik, Basterra eta Ureta Gonzalo Agirre eta Cabanillasen aurka aritu ziren, azken bikote horrek lortu zuen bi jokoak irabaztea, 5-12 eta 11-12 emaitzarekin. Lehen jokoan nagusitasunez aritu zen Gonzalo Agirre aurrelari zumaiarra eta bederatzi tanto egitea lortu zuen. Bigarren jokoan, berriz, lehia estua izan zen bi bikoteen artean; hamaikana tanto egin zituzten eta hamabigarren erabakigarriaren faltan, azkenen markagailuan Gonzalo Agirre eta Cabanillas zumaiarren aldekoa izan zen.

Bestetik, bigarren norgehiagokan Cosme Agirre eta Diaz Eduardo Agirre eta Aldazabalen aurka aritu ziren. Oraingo honetan bi jokoan irabazi zituzten Eduardo Agirrek eta Aldazabalek, biak 9-12 emaitzarekin. Lehia polita izan zen eta Cosme eta Eduardo Agirre anai zumaiarrak elkarren aurka aritu ziren, gainera.

Ostiralean jokatuko da Dinastia Etxabe txapelketako finala, 21:00etan hasita. Zestan Eduardo Agirre eta Aldazabal Gonzalo Agirre eta Cabanillasen aurka lehiatuko dira; hala, finalean bi anai zumaiar elkarren aurka arituko dira txapela lortzek lehian, eta ikuskizun bikaina izatea aurreikusten dute antolatzaileek.

Eskuz, bestalde, jubenil mailan, Sanchezek eta Calvok Egurrola eta Sotil izango dituzte aurkari, eta 23 urtez azpiko mailan, De la Fuentek eta Apeztegiak Apezetxea eta Jon Lakoz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide