Abuztuan itxita egon ondoren, irailean abiatuko du ikasturte berria KZguneak, eta datorren hilerako ikastaro sorta zabala prestatu du. Besteak beste honako ikastaroak antolatu dituzte: IT Txartelak; erosketa eta ordainketa seguruak interenetez; online izapideak; WhatsApp bat bateko mezularitza zure smartphonean; Gmaila posta elektronikoa baino gehiago, eta oinarrizko interneta nabigatzen eta posta elektronikoa bidaltzen ikasteko.
Ikastaroen inguruko informazioa eskuragarri dago KZgunearen webgunean, eta arduradunek jakinarazi dute izena eman daitekeela horietan. Telefonoz (943 023 692), KZgunearen web-orriaren bidez (kzgunea.eus) edo Zumaiako KZgunera bertaratuta eman daiteke izena ikastaroetan. Izen-ematea aurrez aurre egin ahal izateko, dena den, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 943 023 692 telefono zenbakira deituta.