Aurtengo Urrezko Xisterako finala jokatu zen asteazkenean Biarritzen, 1.700 ikusleren aurrean; Jai Alai Leagueko bigarren txapelketa izan zen hain zuzen ere. "Sinbologiaz betea zegoela" zioten adituek, "belaunaldi eta aro aldaketa irudikatzen duen finala" izan zela alegia. Baita, zesta-puntan, Iparralde-Hegoalde arteko oreka berriaren adibidea ere. Goikoetxea eta Lopez, "pilota uzten hasiak diren belaunaldikoak" direla nabarmendu dute antolatzaileek, "nahiz eta Lopezi oraindik geratzen zaion ibilbidea aurretik, gaur gaurkoz ez baitu aurkaririk. Sorozabal anaiak, berriz, oraindik erabat egiteko daude". Halako adin diferentziarekin (21-22 urte lapurtarrek, 43-39 gipuzkoarrek) "mirari bat da lau pilotari hauek final handi batean koinziditu izana".
Partidaren aurretik Goiko eta Lopez ziren faborito nagusi, baina gazteek etxean jokatzen zutenenez, hobeto abiatu zuten jardunaldia. Konturatu orduko markagailuan atzetik zumaiarrak, eta gazteek lehendabiziko jokoa irabazi zuten 15-10 emaitzarekin.
Bigarren jokoan gorriak biziago ibili ziren, eta erraz nagusitu ziren bigarren jokoan Goikoetxea eta Lopez. Desenpatean, bestalde, lehia estua izan zen, baina 5-4 emaitzarekin txapela zumaiarrentzat izan da.