Azken orduko aldaketa bat izan da Dinastia Etxabeko finala jokatuko duen bikote batean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abuztuaren 25a

2022ko Dinastia Etxabe txapelketako irudia.

Lazkoz arbizuarrak min hartu du eskuin eskuan, eta haren ordez Aratz Oliden oriotarrak jokatuko du 23 urtez azpiko finala Apezetxearekin,  De La Fuenteren eta Apeztegiaren aurka.

Gaur iluntzean jokatuko da Dinastia Etxabe txapelketako finala eta antolatzaileek jakinarazi dute azken orduko aldaketa bat izan dela parte-hartzaileen artean. Eskuzko 23 urtez azpiko mailan, De la Fuente eta Apeztegia Apezetxea eta Lazkozen aurka jokatzekoak ziren hasiera batean. Lazkoz arbizuarrak, ordea, jakinarazi du eskuin eskutik nahiko justu bukatu zuela finalaurreko partida eta probak egin ondoren, jabetu dira ez dela aurkitzen finala jokatzeko moduan. Hortaz, LAPKE Lazkaoko pilota elkarteko Aratz Oliden oriotarrak jokatuko finala Apezetxearekin batera.

 
Honakoa izango da gaur iluntzeko finaleko karteldegia
  1. Zesta puntaz: Eduardo Agirre - Aldazabal / Gonzalo Agirre - Cabanillas
  2. Eskuz, jubenil mailakoak:  Sanchez - Calvo / Egurrola - Sotil
  3. Eskuz, 23 urtez azpikoak:  De La Fuente - Apeztegia / Apezetxea - Oliden

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide