Iñigo Peñak urrezko domina irabazi du gaur goizean Munduko Txapelketan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko abuztuaren 26a

Vazquez eta Peña 2023 ICF Canoe Sprint World Chanpionship txapelketan. (@RFEPiragüismo)

Gaur goizean jokatu den K2-1000ko finalean, lehia estua izan da estropadaren buruan ziren parte hartzaileen artean, baina bigarren erdian Peñak eta Vazquezek lortu dute Hungariari eta Alemaniari aurre hartzea, eta finala irabaztea.

Alemaniako Daisburg herrian 2023 ICF Canoe Sprint World Chanpionship piraguismo txapelketa jokatzen ari da, eta gaur goizean Iñigo Peña zumaiarrak lortu du urrezko domina irabaztea Pedro Vazquezekin batera, K2-1000 metroan. 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko proba puntuagarria da Alemanian jokatzen ari den txapelketa.

Finalean, Peña eta Vazquezek 3:11.512 denboran osatu dituzte mila metroak. Finalean, estropadaren hasieran, lehia estua izan da estropadaren buruan ziren parte hartzaileen artean, baina bigarren erdian Peñak eta Vazquezek lortu dute Hungariari eta Alemaniari aurre hartzea, eta finala irabaztea. 3:12.366 denbora egin du Hungariak eta 3:13.550 Alemaniak.

Azken urtetan nazioarteko txapelketetan emaitza bikainak lortu ditu Peñak, baina gaurkoa munduko txapelketan irabazten duen urrezko lehen domina izan da.

Hona hemen Iñigo Peñak azken urtetan nazioarteko txapelketetan lortutako emaitzarik aipagarrienak.

Olinpiar Jokoak

2021 (Tokio, JAP): 6. K2 1000.
2016 (Rio, BRA): 5. (K4 1000).

Munduko Txapelketak

2019 (Szeged, HUN): 2. (K2 1000).
2018 (Montemor-o-Velho POR): 2. (K2 1000); 3. (K4 1000).
2017 (Racice (TXE): 6. (K2 1000).

Munduko Kopak

2020 (Szeged, HUN): 3. (K2 1000).
2018 (Szeged, HUN): 2. (K2 1000).
2017 (Szeged, HUN): 1. (K2 1000).
2017: (Belgrade, SRB): 1. (K2 1000).

Europako Txapelketak

2018 (Belgrade, SRB): 3. (K2 1000).
2017 (Plovdiv, BUL): 3. (K2 1000).; 1. (K4 1000).
2022 (Munich, ALM): 2. (k4 1000); 2. ( K2 1000).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide