Sanbartolomeak ospatzen ari dira Oikian osteguna geroztik, eta gaur Baserritarren eguna ospatzen ari dira. Goizean eguraldi euritsua argitu badu ere, artisau azoka egin dute, eta hurbildu dira auzotarrak eta bisitariak inguruko ekoizle eta artisauen eskaintza ezagutzera. Arratsalde eta gau parterako sagardo dastaketa, elektrotxaranga, kontzertuak eta DJ saioak antolatu dituzte festa batzordeko kideek. Beraz, izango da zertaz gozatua Oikian.
Bihar eta astelehenean ere jaiek jarraipena izango dute. Hona hemen datozen egunetarako egitaraua.
- Gaur, abuztuak 26: Baserritarren eguna
- 11:00. Artisau azoka
- 14:00. Euskal parrilla
- 17:00. Sagardo dastaketa
- 19:00. Hamarru elektrotxaranga
- 22:30. Fan&Go
- Ondoren, DJ Davila eta Patx
- Bihar, abuztuak 27: Jubilatuen eguna
- 12:00. Omenaldia
- Jarraian, pilota partidak: Larrañaga-Albeniz VS Etxaniz-Gartzia
- Eguardian, jubilatuen bazkaria
- 17:00. Herri kirolak: Mugika, Ezpeleta, Mugertza eta Corchero.
- Ondoren, idi probak: Etxabe-Palazio eta Labaka
- Egunean zehar, "Gure Boza".
- 22:30. Izer eta Alabier trikitilariak
- Abuztuak 28, astelehena: Mozorro eguna
- 11:00. Meza
- 12:00. Bertso poteoa Julio Soto eta Uxue Alberdirekin
- 14:30. Paella jana
- 18:00. Jokoak
- 22:3o. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak
- Gauerdian, txin-txin herrikoi