Bittor Elizaldek Donostiako Irlako itsas zeharkaldia irabazi du beteranoen mailan

Iraia Oteiza

Bittor Elizalde, atzo, podiumean.

Asteburuan jokatu dute probaren 24. edizioa, eta Azkoitian bizi den kirolari zumaiarrak 57 minutu eta 38 segundo behar izan ditu helmugara iristeko.

Bittor Elizalde Azkoitiko Zubiaurre master taldeko igerilariak Donostiako Irlako itsas zeharkaldia irabazi du beteranoen mailan. Atzo, igandez, jokatu zuten proba eta Elizaldek 57.38 denbora behar izan zuen Santa Klara Irlaren inguruan 3 kilometroko ibilbidea egiteko. Cristobal Rochas izan zen bigarren postua lortu zuena, 58.09 denbora eginda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide