Irailaren 4ean hasiko dituzte boxeoko entrenamenduak

Unax LarraƱaga

Izena emateko aukera irekita dago jada, eta goizez edo arratsaldez entrenatzeko aukera izango dute saioetara bertaratzen direnek. Haurren entrenamenduak ere irailaren 5ean hasiko dituzte, Herri Eskolaren gimnasioan.

Zumaia Cuban Boxing taldeak irailaren 4ean hasiko du aurtengo denboraldia, eta izena emateko aukera ireki dute.

Aurreko urteko ordutegi berdinak mantenduko dituzte helduen saioetan: goizeko entrenamenduak astelehenetan eta asteazkenetan egingo dituzte, 10:45etik 11:45era, eta arratsaldekoak, berriz, astearte eta ostegunetan izango dira, 19:30etik 20:45era bitartean.

Haurren saioetako ordutegian aldaketa egon da, izan ere, ikasturte honetan astelehen eta asteartetan egingo dituzte entrenamenduak, 18:30etik 19:30era. Haurren entrenamenduekin irailaren 5ean, asteartean, hasiko dira.

Entrenamendu guztiak Herri Eskolaren gimnasioan egingo dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide