Nazioarteko Slameko finala jokatuko du gaur Imanol Lopezek

Maria Maya Manterola

Final handian izango da zumaiarra, Johan Sorozabalekin bikotea osatuta. Partida horrekin amaituko da Donibane Lohizuneko denboraldia.

Nazioarteko Slama eskuratzeko aukera izango du gaur iluntzean Imanol Lopez puntista zumaiarrak. Izan ere, Donibane Lohizuneko final handian izango da Lopez Johan Sorozabalekin batera, Aritz Erkiaga eta Gorka Sorozabal aurkari dituela. 

Uda denboraldiari gaurko partidarekin emango diote amaiera. Izan ere, lau master eta slam batean bildu dituzte puntistarik onenak. 

Imanol Lopezek Biarritzeko Urrezko Eskularrua eta Gernikako Winter Seriesa eskuratu ditu dagoeneko, eta Nazioarteko Slamarekin, hirukoa lor dezake gaur gauean Campos Berrin. Paueko Kopako finalerdietan ere badago, gainera, zirkuituko laugarren eta azken proban, alegia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide