Abuztuaren 2ko tailerraren ondotik, hareaz eskulturak egiten ikasteko beste saio bat izango da bihar, hilak 30. Andoni Bastarrikaren gidaritzapean, animalien irudiak egiten ikasiko dute etxeko txikienek 11:00etatik 14:00ak bitarte.
Torreberrira lekualdatu dute Santiagon egitekoa zen saioa, eguraldiaren iragarpena dela eta. Jakinarazi dute ez dela beharrezkoa aurrez izena ematea.