Xabier Osa piraguistak urrea eta brontzea irabazi ditu Beteranoen Munduko Maratoi Txapelketan

Mailo Oiarzabal 2023ko abuztuaren 30a

Margarita Fernandez eta Xabier Osa, elastiko zuriekin, K2 mistoaren podiumean urrezko dominekin. (Utzitakoa)

K2 mistoan txapeldun izan dira zumaiarra eta Margarita Fernandez 50 eta 64 urte artekoetan Danimarkan, eta gainera, hirugarren postua eskuratu du Itxas Gainekoak K1ean, 55-59 kategorian.

Urrezko eta brontzezko domina bana kolkoratu ditu Xabier Osa piraguista zumaiarrak Vejen-Koldingen (Danimarka) jokatutako Beteranoen Munduko Maratoi Txapelketan.

55 eta 59 urte bitartekoen K1 proban lortu zuen uztako lehen domina Osak, brontzezkoa, 19 kilometroko ibilbidea osatu ondoren. K2 mistoan itzuli zen podiumera zumaiarra, baina hirugarren koskatik koska nagusira jauzi eginda: Margarita Fernandezekin batera, urrea irabazi du Osak proba horretan, 50 eta 64 urte artekoen sailkapenean.

Munduko txapelketako lorpen bikoitz horrekin bukatu da aurtengo denboraldia Itxas Gain elkarteko kidearentzat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide