Beheko Plaza elkartea ere, ikasturteari ekiteko pronto

Maialen Etxaniz

Astelehenean irekiko dute elkartearen bulegoa. Mantenu gimnastikako izen-ematea irailaren 11n irekiko dute. Benidormerako bidaian parte hartzeko lekua dago oraindik. 

Zumaiako Beheko Plaza jubilatuen elkartea hasi da pixkanaka ikasturteko jardunarekin. Jakinarazi duenez, elkartearen bulegoa astelehenean, hilak 4, irekiko dute, ohiko ordutegian. Era berean, jakinarazi dute mantenu gimnastikan izena emateko epea irailaren 11n, astelehenean, irekiko dutela. 

Benidormerako izen-ematea, irekita

Beheko Plaza elkarteko kideek azaldu dutenez, oraindik bada lekua Benidormera egingo dute bidaian parte hartzeko. Hain zuzen, urriaren 2tik 12ra joango dira Benidormera, eta interesa duten pertsonek bulegora jo dezakete informazio bila. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide