Bainua debekatu dute Santiago hondartzan eta ibaian

Jabi Gonzalez Toston

Haur bat ibaira jauzi egiten. (Baleike)

E. coli bakterioa neurriz kanpo atzeman du Osasun Sailak uraren kalitatea neurtzeko egindako analisietan.

Herritarrek ezingo dute bainurik hartu gaur Santiago hondartzan eta ibaian Osasun sailak agindutako debekua tarteko. Uraren kalitatea neurtzeko ohiko analisien emaitzek erakutsi dute E. coli bakteriaren onartutako muga gainditu dela eta halako egoeratarako irizpideak aplikatu ditu Osasun Sailak: bainurako eta uretako bestelako jardueretarako debekua, esan bezala.

Uraren kalitatea hobetutakoan baimenduko dute bainua atzera berriro. Bihar egingo dute hurrengo analisia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide