Igandean egingo dute Flysch Traileko hurrengo entrenamendua

Mireia Galarza Bastida 2023ko irailaren 1a

Flysch Traileko lehenengo entrenamendua. (Flysch Trail)

Aurrekoan bezala, Lubaki Kiroldegitik abiatuko dira, 8:00etan, eta bi ibilbide izango dituzte aukeratzeko. 

Igande honetan egingo dute korrikalariek aurtengo Flysch Trail lasterketako laugarren entrenamendua. Aurrekoan bezala, Lubaki Kiroldegitik abiatuko dira, 8:00etan, eta bi ibilbide izango dituzte aukeratzeko. Batean, lasterketa eguneko 14 kilometroko ibilbidean jardungo dute, eta bestean, ibilbide luzea landuko dute, 22 kilometrokoa. 

Ekainean hasi zituzten entrenamenduak, eta guztira bost egingo dituzte. Igandekoa laugarrena izanik, azkena geratzen zaie egiteko lasterketaren aurretik. Hori irailaren 24an izango da. 

Halaber, lau prestakuntza saiotan parte hartzen duten nesken artean 30 dortsal zozkatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren berdintasun sailaren eskutik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide