Irailaren 12an, asteartearekin, zabalduko ditu ateak Gazteguneak, baina, hori baino lehenago, urtero bezala, bertako hezitzaileek ateak zabalduko dizkiete ikasturte honetan 12 urte beteko dituztenei -DBH1ean hasitakoak edo 2011an jaiotakoak-, Gaztegunea eta bertako hezitzaileak ezagutu ditzaten. Haien guraso eta tutoreek ere zerbitzua eta hezitzaileak aurrez aurre ezagutu ahal izango dituzte.
Irailean egingo dituzte saioak. Gurasoei eta tutoreei zuzendutakoa irailaren 7an, osteguna, izango da, 17:00etatik 20:00etara. Irailaren 8an, 9an eta 1oean, aldiz, DBH1eko nerabeentzat izango dira ate irekiak.
Gaztegunean izena eman nahi duen nerabeek izen emate orria bete beharko dute, eta horretarako bi modu edukiko dituzte. Batetik, korreo elektroniko bidez bidaltzea gaztegunezumaia@gmail.com helbidera, eta bestetik, Gaztegunean bertan orria betetzea. Edozein zalantza izanez gero, herritarrek 688-61 29 40 edo 633-46 71 32 telefonora deitu beharko dute.
Ludoteka, urriaren 2tik aurrera
Ludotekak, berriz, urrian 2an zabalduko ditu ateak. Astelehenetik ostiralera eskaintzen dute zerbitzua bertan, 17:00etatik 19:30era bitartean. Lehenago, irailaren amaieran, guraso eta tutoreei zuzendutako bilera egingo dute hezitzaileek, ludotekaren funtzionamendua eta izen emate prozesua azaltzeko, besteak beste.