Egonkortze prozesuaren barruan, 13 lan eskaintzaren behin behineko onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak

Mireia Galarza Bastida 2023ko irailaren 3a

Hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik sortuko. Erreklamazioak jartzeko epea bihar hasi eta irailaren 15era arte (biak barne) egongo da zabalik.

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesua lehiaketa ireki bidez egingo da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).

Egonkortze-prozesua "administrazio publikoan behin-behinekotasuna murrizteko Enplegu Publikorako Eskaintza bat" dela azaldu du udalak, eta hautaketa prozesu hauetatik ez dela lanpoltsarik osatuko. Prozesuaren inguruko informazio guztia, Zumaiako Udalaren webguneko lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.

Hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik sortuko. Erreklamazioak jartzeko epea bihar hasi eta irailaren 15era arte (biak barne) egongo da zabalik.

Deialdiak

Honako hautaketa prozesuetako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide