Maila ona ematen ari da Janire Gonzalez Etxebarri Galizian, Europako QS Qualifying Series zirkuituko Pantin Classic Galicia Pro txapelketan. Finalerdietarako txartela lortu du gaur final laurdenetan Yolanda Hopkins portugaldarra kanporatuta, QS zirkuituko liderra.
Hori horrela, finalera sailkatzeko eta txapelketa irabazteko ahalegina egingo du bihar Gonzalez Etxebarrik ahalik eta puntu gehien bildu eta rankingean gora egiteko. Une honetan bederatzigarren dago kokatuta eta lau surflari onenek datorren urtean Challenger Series zirkuituko probetan parte hartzea bermatuko dute. Challenger zirkuitura sailkatzea lortuko balu, mundu osoko surflarien aurka arituko litzateke datorren urtean zumaiarra. Nolanahi ere, ez luke lehenengo parte hartza izango, iaz eta duela bi urte proba jokatu baitzituen hainbat proba.
Pantineko txapelketako finalera iristeko bidean Tessa Thyssen frantziarra izango du aurkari bihar Gonzalez Etxebarrik. Aipatu Europako QS rankingean laugarren sailkatuta dagoen surflaria, hain justu ere.
Galiziako txapelketari lotuta, era berean, Annette Gonzalez Etxabarrik ere hartu du parte, eta lehenengo kanporaketa gainditzea lortu bazuen ere, bigarrengoan ezin izan zuen gauza bera egin. Hala, 33. postuan amaitu du zumaiarrak.