Pentsiodunek mobilizazioei ekingo diete udako etenaren ondoren

Maria Maya Manterola 2023ko irailaren 4a

Pentsiodunen elkarretaratzeko artxiboko irudi bat.

Oporren bueltako lehen protesta datorren astelehenean egingo dute, gaur zortzi. Saregile plazan elkartuko dira, 12:00etan.

Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen plataformak asteleheneroko mobilizazioei eutsiko die datorren astetik aurrera. Behin udako oporren garaia igarota, beren aldarrikapenak plazaratzeko beta hartuko dute berriz ere. 

Lehen protesta hilaren 11n izango da, datorren astelehenean, eta ohi bezala, Saregile plazan elkartuko dira 12:00etan. Astelehenero egingo dute mobilizazio hori 1.080 euroko gutxieneko soldata, pentsioen genero arrakala gainditzea nahiz zerbitzu publiko duinak eskatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide