Emakumeon* Etxea zabalik da berriz ere

Maria Maya Manterola 2023ko irailaren 4a

Goizetan izango da zabalik, 9:30etik 12:30era. Laster banatuko dute udazkeneko programazioa.

Udako oporren ondoren, zabaldu dute berriz ere Zumaiako Emakumeon* Etxea. Datozen egunetan goizez izango da zabalik, 9:30etik 12:30 artean. Ikasturte berriari ekitearekin batera, jakinarazi dute laster emango dutela udazkeneko programazioaren berri, eta jabetze eskolako izen ematea ere aurki zabalduko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide