Andra Mari festen atarian, atzo jokatu zuten Lezamako Mugetatik lasterketa. XVII. edizioa izan zen atzokoa, eta bigarren sailkatu zen Unai Barruetabeña zumaiarra.
Barruetabeñak 58 minutu eta 33 segundutan amaitu zuen 14 kilometroko proba, Mikel Rodriguez irabazlea baino bi minutu eta 19 segundu beranduago bakarrik. Hirugarren helmugaratu zen Jose Antonio Jimenez, Barruetabeña baino 12 segundu geroago.