Mantentze soinketa saioetan izena emateko epea zabalduko dute datorren astean

Intza Trula

Mantentze soinketa jarduera.

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak mantentze soinketa klaseak antolatu ditu urtero legez. Bertan izena emateko epea datorren astelehenean zabalduko dute, hilaren 11n. 

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak hainbat jarduera antolatzen ditu ikasturtean zehar, eta urtero antolatzen duen mantentze soinketa jardueran izena emateko epea zabalduko dute aurki. Hain zuzen ere, irailaren 11n, astelehenean, datorren hiruhileko saioetan matrikulatzeko aukera izango dute interesdunek. 

Izena ematea jubilatuen elkarteko bulegoan egin beharko da; astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Saio hauen prezioa 36 eurokoa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide