Lurraldebuseko autobusak Txomin Agirre kaira sartzen hasiko dira berriro

Mireia Galarza Bastida

Uda sasoian ez dute geldialdirik egin bertan, baina astelehenetik aurrera Txomin Agirre kaira sartuko dira berriro. Autobus pribatuak herrigunera sartzea debekatuta egongo da.

Uda sasoian Lurraldebusen autobusek ez dute geldialdirik egin herrigunean, baina datorren astelehenetik aurrera, Lurraldebuseko autobus zerbitzuak geldialdiak egingo ditu Txomin Agirre kaian berriro.

Bestalde, Zumaiako Udalak ohartarazi nahi du autobus pribatuek debekatuta izango dutela herrigunera sarrera, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide