Iaz izan zuen Anton Egiguren artistak lehen aukera bere talentua Galiziako lurretan erakusteko, eta aurten ere, Ferroleko Canido auzoan izan da Egiguren.
Alegre auzoa aukeratu zuen aurreko urtean, eta aurten errepikatu egin du. Bertan, beste hainbat artisten moduan, Velazquezen Meninak koadroaren beste berrintepretazio bat egin du.
2008an du abiapuntua Ferroleko egitasmoak, bertako bizilagun bat bere etxe inguruko paretak margotzen hasi zenean. Harrezkeroztik, 15 edizio ospatu dituzte, eta 60 artista baino gehiago igaro dira leku horretatik, auzoa kolore biziz apaintzeko asmoz.