Greta Gerwigek zuzendutako Barbie filma gaur hasi eta astelehenera bitartean ikusi ahal izango da Aita Mari aretoan, egunero, 19:30ean. Emanaldirako sarrerak eros daitezke lotura honetan.
Honakoa da filmaren sinopsia: "Barbiek (Margot Robbie) bizitza ezin hobea darama Barbielanden, han dena perfektua da, musikaz eta kolorez betetako jaiekin, eta egun guztiak dira egunik onena. Barbiek galdera batzuk egiten dizkio bere buruari, galdera deseroso samarrak, berak eta gainerako Barbiek bizi duten mundu idilikoarekin bat ez datozenak. Barbie konturatzen denean orpoak lurrean jartzeko gai dela, eta oinak lauak dituela, takoirik gabeko zapatak jantzi eta benetako mundura bidaiatzea erabakiko du".
Horrez gainera, igandean, Rasmus A. Sivertsenek zuzendutako Superheroien familia filma eskainiko dute haurrentzat. Saio bakarra izango da, 17:00etan, eta sarrerak eskuragarri daude lotura honetan.
Honakoa da Superheroien familia pelikularen sinopsia: "Ez akrobatikoa, ez atletikoa, Hedvig baldarregia da superheroina izateko. Super Lion bere aitaren urratsak jarraitu ahal izateko, bere inguru eszeptikoa kontrakoaz konbentzitzeko erronka onartzen du".