Zabaldu dute xake ikastaroetako matrikulazioa

Maria Maya Manterola 2023ko irailaren 9a

Irailaren 22an eta 29an ate irekiak egingo dituzte, interesa duten herritarrek Kbi xake kluba bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Astelehenero eskainiko dute ikastaroa.

Kbi xake kluba ikasturte berriari begira jarri da jada. Aurtengoan ere eskainiko dituzte hastapen eta hobekuntza mailetan xakean aritzeko ikastaroak, astelehenero –17:15etik 18:15era eta 18:15etik 19:15era, hurrenez hurren–. 

Jada eman daiteke izena zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera mezua bidalita, baina interesa duten herritarrek aurrez xake kluba ezagutzeko beta izango dute, hilaren 22an eta 29an 17:00etatik 19:00etara egingo dituzten ate irekietan. Ondorengo telefono zenbakian argi ditzakete zalantzak interesdunek: 630 937 041.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide