Datozen asteetan Emakumeon* Etxean izango diren jardueren berri eman dute. Autoestima, kosmetika naturala nahiz txalaparta ikastaroak izango dira aurki, eta jarduera horien berri emateaz gain, azaldu dute lehenbizikoz online izena emateko aukera izango dela, helbide honetan.
Hilaren 22a bitarte izango da zabalik izen ematea. Ikastaroetan plazak betetzen badira, zozketa bidez osatuko dituzte taldeak, eta elkarteko bazkideek izango dute lehentasuna.