Kalean da iraileko 'Baleike' aldizkaria

Erredakzioa 2023ko ira. 13a, 09:00

Kaleratu dute iraileko Baleike aldizkaria. Bazkide direnek etxean jasoko dute hilabete honetako alea; bazkide ez direnek berriz, ohiko saltokietan izango dute eskuragarri. 

Kalean da iraileko Baleike aldizkaria. Hilabete honetan Foronda jauregiaren inguruko erreportajea irakur daiteke bertan. Horrez gain, udako argazki bilduma oparoa ere jaso da zenbaki honetan. Elkarrizketa laburrean Peru Tolosak triatloiaren inguruan hitz egin du; arrauna utzi, eta kirol berriari ekin baitio.

Bazkideek etxean jasoko dute aldizkaria; bazkide ez direnek, ordea, ohiko guneetan erosteko aukera izango dute; hala nola, Aizpurua liburudendan, A3n, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian, Mandalan eta Amaiako plazako Ogi Berri okindegian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide