Gizarte langile postu bat eta Kirol Patronatuko gerente postua betetzeko prozesuak, zabalik

Maria Maya Manterola 2023ko ira. 13a, 10:46

Urriaren 10era bitarte izango da hautaketa prozesuetan izena emateko aukera. 

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin du Zumaiako Udalak. Merezimenduen balorazioa egin, eta lehiaketa ireki bidez egingo dute prozesua, Kirol Patronatuko gerente postu bat eta gizarte langile postu bat betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean.

Hautaketa prozesuan izena emateko epea zabalik da dagoeneko, urriaren 10a bitarte. Hemen klik eginda eman daiteke izena Kirol Patronatuko postuan; hemen, gizarte langilearenean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide