Ahitu dira Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak

Maria Maya Manterola

Kantautore oriotarra Aitzuri pilotalekuan izango da etzi, ostirala. Sarrerak aurrez salgai izan dira online eta Turismo Bulegoan, eta agortu dira dagoeneko.

Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du ostiralean Aitzuri pilotalekuan. Sarrerak salgai izan dira entradium.com atarian nahiz Zumaiako Turismo Bulegoan, eta dagoeneko agortu dira. Beraz, ostiralean bertan ez dute leihatilan sarrerarik salduko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide