TAOren tarteko aldia sartuko da indarrean bihartik aurrera

Intza Trula 2023ko ira. 15a, 11:00

TAO sistemaren tarteko aldia martxan. (Artxibokoa)

TAOren udako aldiaren azken eguna izango da gaurkoa, eta bihartik hasi eta azaroaren 4ra bitartean tarteko aldia jarriko da martxan herrian. 

Udako aldia amaitzearekin batera indarrean sartuko da bihar TAOren tarteko aldia. Hori horrela, azaroaren 4ra bitartean asteburuetan bertakoen guneek (zuriz margotutakoek) eta errotazio handiko zenbait gunek indarrean jarraituko dute; astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia aplikatuko da.

Hortaz, bihartik aurrera asteburuetan martxan egongo diren errotazio handiko guneak honakoak dira: Txomin Agirre (Zubitxikitik Moilaberriko zubira doan tartea) eta Arbustain (Arranpla) ingurunea. Gune horietan, gehienez, 3 orduz aparkatu ahal izango da autoa. Astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia egongo da martxan eta bertakoen guneak ez dira indarrean egongo, ezta errotazio altuko eremu gehienak ere. Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plazako eremuan errotazio altuko eremua egongo da indarrean egunero, eta gehienez 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide