'Las dos caras de la justicia' filma, egunotan Aita Marin

Intza Trula 2023ko ira. 15a, 15:00

Lau egunez jarraian 'Las dos caras de la justicia' filma eskainiko dute Aita Mari aretoan, egunero, 19:30ean.

Jeanne Herryk zuzendutako 'Las dos caras de la justicia' filmaren lau saio eskainiko dituzte Aita Mari aretoan egun hauetan. Egunero saio bana egongo da gaurtik hasi eta astelehenera bitartean, 19:30ean. Emanaldirako sarrerak eros daitezke lotura honetan.

Honakoa da filmaren sinopsia: "2014tik, Frantzian, justiziak hizketarako aukera ematen die biktimei eta delitugileei, sistema seguruen bidez, Judith, Fanny edo Michel bezalako profesional eta boluntarioek gainbegiratuta. Nassim, Issa eta Thomas, indarkeriaz egindako lapurretagatik zigortuta daude; Gregoire, Nawelle eta Sabine, berriz, lapurretagatik. Chloe ere, intzestuazko bortxaketa baten biktima, justiziaren neurrietan inplikatzen da. Bere bidaian, haserrea eta itxaropena daude, isiltasuna eta hitzak, aliantzak eta desamodioa, kontzientzia eta konfiantza berreskuratua. Eta bidearen amaieran, batzuetan, konponketa".

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide