Guraso eta tutoreentzat bilerak egingo dituzte ludotekan

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 16a, 11:00

Ludotekan egindako tailerretako bat. (Artxiboa)

Bi saio izango dira, bata euskaraz, 18:30ean hasiko dena; bestea, gaztelaniaz, 19:00etan hasiko dena. 

Ludotekako funtzionamenduaren berri emateko helburuarekin, LH1-6 bitarteko umeen guraso eta tutoreentzat bilerak antolatu dituzte hurrengo ostegunerako. Bi saio izango dira, bata euskaraz, 18:30ean hasiko dena; bestea, berriz, gaztelaniaz, 19:00etan hasiko dena. 

Aurten, LH1-6 bitarteko umeek astelehenetik ostiralera joateko aukera izango dute ludotekara, 17:00etatik 19:30era. LH 4-6ko umeentzat, aldiz, hilabetean bi ostiraletan, 19:30etik 20:30era beraientzat egokitutako ekintzak egingo dituzte, eurekin adostuta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide