Unax Pascual bigarren sailkatu da Sintrako bodyboard txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 16a, 12:57

Unax Pascual, ezkerretik hasita lehenengoa, podiumean. (Argazkia: Jon Lopez)

Ez zen zumaiar bakarra izan txapelketan parte hartzen, bertan izan baitziren Mikel Egiguren eta Eneko Olaizola, nahiz eta horiek aurreko txandetan kanporatu zituzten.

Aurreko astean jokatu zuten junior mailako Sintrako (Portugal) munduko bodyboard txapelketa, eta bigarren sailkatu zen proba horretan Unax Pascual zumaiarra. Ez zen zumaiar bakarra izan txapelketan parte hartzen, bertan izan baitziren Mikel Egiguren eta Eneko Olaizola, nahiz eta horiek aurreko txandetan kanporatu zituzten.

Zumaiarrak oso maila altua erakutsi zuen, eta oso puntu gutxigatik ez zion irabazi Jorge Hernandez garaileari. 2022ko txapelketan ere kanariarrak irabazi zuen lehia. Hirugarren sailkatu ziren Matheus Rodrigues brasildarra eta laugarren Michael Yanceen peruarra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide