Annette Gonzalez Etxabarrik La Torchen jokatutako txapelketa irabazi du

Intza Trula 2023ko ira. 18a, 10:26

Annette Gonzalez Etxabarri 'E.Leclerc Pont L’Abbé Junior Pro La Torche' txapelketako garaipena ospatzen. (World Surf League)

Bigarren urtez jarraian E.Leclerc Pont L’Abbé Junior Pro La Torche txapelketako garaile izan da surflari zumaiarra, Plomeurren (Frantzia).

Asteburuan Plomeurren (Frantzia) izan da Annete Gonzalez Etxabarri, eta, bertan, E.Leclerc Pont L’Abbé Junior Pro La Torche txapelketa irabazi du bigarren urtez jarraian. Europako QS Junior zirkuituko bigarren proba izan zuten honakoa, La Torcheko hondartzan.

Hasieratik hasi zen surflari zumaiarra olatu onak hartzen eta puntuak irabazten, aurkari zuen Biarritzeko Sara Leizeaga aukerarik gabe utziz. Hamargarren minututik aurrera beste bi olatu bikain hartu zituen Gonzalez Etxabarrik, eta aurkariarekiko zuen tartea handitu zuen, txapelketako garaipena lortuz. 

Denboraldiko bigarren garaipena du honakoa zumaiarrak, eta eskuratutako puntuei esker liderra da sailkapen nagusian, denboraldia amaitzeko txapelketa baten faltan. Hori horrela, azken proba jokatuko du datorren astean Galizian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide