Datorren denboraldia antolatzeko bilera egingo du Telmo Deunek datorren astean

Intza Trula 2023ko ira. 18a, 14:00

Pasa den denboraldiko Telmo Deuneko arraunlariak. (Artxibokoa)

Denboraldia amaitu berri dute Telmo Deuneko traineruek eta datorrena antolatzeko bilerarako deialdia zabaldu du arraun elkarteak.

Denboraldi berria antolatzeko bilera egingo du irailaren 25ean Telmo Deun arraun alkarteak. Aurtengo denboraldia amaitu berri dute Telmo Deuneko traineruek, eta, datorrenari heltzeko helburuarekin antolatu dute bilera. Horrez gain, arraunean hasi nahi dutenentzat ate irekiak egiteko ere baliatuko dute tartea. 

Hori horrela, 11 urtetik gora dituzten herritarrei arraunaz gozatzera animatzeko eta bilerara gerturatzeko deia egin diete arraun elkartetik. Bilera 19:00etan hasiko da, arraun elkartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide