Elkarretaratzea egin dute Barbado eta Zelaiaren espetxeratzeko agindua salatzeko

Andrea Zipitria

Elkarretaratzea Saregile plazan egin dute.

Ankerkeriari Stop plataformak deituta, Saregile plazan bildu ziren atzo, lau urteko zigorra betearazteko Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrek jasotako espetxeratze agindua salatzeko. 

Ankerkeriari Stop plataformak deituta, Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte araberren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo, Saregile plazan. 

Pasa den ostiral arratsaldean egindako premiazko agerraldi batean, Ankerkeriari Stop plataformak jakitera eman zuen espetxeratzeko agindua jaso dutela bi gazteek. Agindua jaso zuten egunetik hasita, hamar eguneko epea dute borondatez espetxeratzeko; bestela, atxilotze agindua martxan jarriko du Espainiako Auzitegi Gorenak, maiatzean berretsitako lau urteko espetxe zigorra betearazteko. Horren aurrean, Euskal Herriak aurrera! lelopean egin zuten atzo, elkarretaratzea, elkartasuna pizteko eta bi gazte arabarren askatasuna aldarrikatzeko.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide