'Troia' antzezlana ikusteko aukera izango da igande honetan

Andrea Zipitria

'Troia' antzezlaneko aktoreak. (Alain Martinez Iribarren)

Troia lana Odieta frontoian ikusteko aukera izango da, igande honetan, 12:30etik aurrera.

Kamikaz kolektiboaren Troia kale antzerkia ikusteko aukera izango da irailaren 24an, igandearekin. Odieta frontoian izango da hitzordua, 12:30ean emango diote hasiera antzerkiari.

Lana komedia generokoa da eta mundua salbatu nahi duten hiru superheroitan oinarritzen da. Lantzen dituen gaiak dira ahalduntzea, beldurra, irudia, salbazioa eta konkista dira, ikuspegi komiko batetik.  Zarauzko Kalerki kale antzerki jaialdian estreinatu zuten obra, uztailaren 7an, hain zuzen ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide