Aurrez aurreko bost saio eskainiko ditu KZguneak urrian zehar, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Hauek dira Zumaian euskaraz izango diren aurrez aurreko ikastaroak:
- Google argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak (gaztelaniaz).
- Lau ordu
- Urriaren 2tik 3ra. 09:00-11:00
- Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean (euskaraz).
- Lau ordu
- Urriaren 4an eta 5ean. 09:00-11:00
- Online izapideak Osakidetzarekin (gaztelaniaz).
- Lau ordu
- Urriaren 6tik 9ra. 09:00-11:00
- Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean (gaztelaniaz).
- Bi ordu.
- Urriaren 10etik 11era. 09:00-11:00
- Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi (gaztelaniaz).
- Hogei ordu.
- Urriaren 16tik 27ra. 09:00-11:00
KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek, telefonoz (943 023 692), KZgunearen web-orriaren bidez (kzgunea.eus) edo Zumaiako KZgunera bertaratuta eman daiteke. Izen-ematea aurrez aurre egin ahal izateko, dena den, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 943 023 692 telefono zenbakira deituta.