Olagarro Eguneko bazkarirako txartelak agortu dira

Intza Trula 2023ko irailaren 19a

Olagarro Eguneko bazkaria. (Zumaiako Udala)

Larunbatean Olagarro Eguna ospatuko dute Zumaian, eta Beheko Plazan egingo duten bazkarirako txartel guztiak saldu dituzte jada. Hala eta guztiz ere, kamiseta eta zapiak salgai daude oraindik, Turismo Bulegoan.

Larunbatean olagarroa eta granate kolorea izango dira protagonista herrian, Olagarro Egunaren aitzakian, eta Beheko Plazan egingo duten herri bazkarirako txartelak agortu dira jada. 

Halaber, oraindik ez dituztenek, zapiak eta kamisetak eskuratzeko aukera izango dute Turismo Bulegoan, ohiko ordutegian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide