Ostiralera arte eman daiteke izena Emakumeon Etxeko ikastaroetan

Maria Maya Manterola

Abendura bitarte, autoestima lantzeko, kosmetika naturala egiten ikasteko nahiz txalapartan trebatzeko ikastaroak izango dira Emakumeon Etxean. Ostiralera artean dago irekita izen ematea; online egin ahal izango da aurten.

Joan den astetik zabalik da Emakumeon Etxeko jardueretako izen ematea, eta ostiralera bitartean izango da horretarako aukera. Askotariko jarduerak antolatu dituzte datozen asteetarako: batukada feminista, txalaparta, boxeoa, sukaldaritza agroekologikoa zein kosmetika naturaleko tailer praktikoak. 

Lehenbizikoz online izena emateko aukera izango dela, helbide honetan.  Ikastaroetan plazak betetzen badira, zozketa bidez osatuko dituzte taldeak, eta elkarteko bazkideek izango dute lehentasuna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide