Julene Azpeitia literatur lehiaketan irailaren 30era arte jasoko dituzte lanak

Maria Maya Manterola 2023ko irailaren 20a

Julene Azpeitia literatur lehiaketako sari banaketa bateko artxiboko irudia.

Ipuinaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortuak izan beharko dute. Ian ere, euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea eta indartzea du helburu Zumaiako Udalak urtero antolatzen duen lehiaketak.

Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa. Datorren ostiralera arte, hilak 30, izango dute herritarrek lanak aurkezteko aukera euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea eta indartzea xede duen lehiaketan.

Ipuinen gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortuak izan beharko dute. Horrez gain, ez dituzte onartuko aurrez argitaratutako lanak, eta horiek, gutxienez, sei orri izan beharko dituzte.

Lanak bi eratara aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek: alde batetik, Zumaiako udaletxera posta bidez bidalita, eta, bestetik, euskara@zumaia.eus helbidera bidaliz.

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu aurtengoan: 3.000 euroko saria lehenengo irabazlearentzat, 1.500 eurokoa bigarrenarentzat eta mila eurokoa hirugarrenarentzat.

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren inguruko oinarri eta xehetasun guztiak ikus daitezke honako esteka honetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide