Olagarroa oinarri hartuta, lau errezeta berriren proposamena egin dute sukaldaritza erakustaldian. Hona hemen errezetak:
FIDEO TXIGORTUAK OLAGARROAREKIN ETA GALIZIAKO AJADA MAIONESAREKIN
6 lagunentzat
Osagaiak:
|
Nola egin: Fideoak txigortu bero lehorra erabilita (labean edo zartagin batean koipe pixka batekin edo batere gabe) kolore horixka polit bat hartu arte. Olagarroa egosi eta ur hori gorde. Bizkaiko saltsa egin. Ontzi egoki batean olagarro erro egosiak txigortu, atera eta gorde. Gehitu Bizkaiko saltsa, fideoak bertan frijitu su eztian, ardo zuria bota, lurrundu arte itxaron eta busti olagarro egosteko uretan 3-1 proportzioan. Fideoei eman nahi zaien puntua eta testura aintzat hartuta, 7 eta 10 minutu artean egosi (tenteak ala ez, saldatsuak edo lehorrak…). Galiziako ajada olioarekin egindako maionesa bat erabiliko dugu hornitzeko. |
ARROZ SALTEATUA OLAGARROAREKIN, ONDDOEKIN ETA TXISTORRAREKIN
6 lagunentzat
Osagaiak:
|
Nola egin: Ur gazi askorekin egosi arroza, 10-1 proportzioan. Irakiten 10 minutu daramatzanean, egosketa eten behar da, ur hotzarekin freskatuta. Konfitatu onddoak oliotan baratxuriekin: 30 minutu 80 edo 90 gradura. Onddoak atera eta gorde, eta olio horretan bertan jarri txistorra eta errepikatu eragiketa. Txistorra eta olagarro erroak zatitu antzeko puskatan. Zartagin batean (edo wok batean ahal bada, hobeto) eta su bizi-bizian salteatu osagai guztiak, konfitatzeko erabilitako olioa erabilita, olagarroarekin hasira Emaitza izango da arro lehor eta aske bat, oso usaintsua. |
FABA EDO BABA BELTZAK OLAGARROAREKIN ETA OTARRAINXKEKIN
6 lagunentzat
Osagaiak:
|
Nola egin: Babak egosi: irakiten hasi arte itxaron, aparra kendu eta gehitu barazkiak eta oliba olio txorrotada bat. Egosketa honetan kontuan hartu behar da naben gogortasuna. Olagarroa egosi eta ur hori gorde. Olagarroa zati txikitan egin eta gorde hori ere. Ontzia egokia hartuta, bota olioa, gehitu olagarroa, tinta, Bizkaiko saltsa eta olagarro salda bere neurrian. 5 minutuz egosi eta gatz pixka bat bota. Aurrez salda kenduta edukiko ditugu babak, eta gehitu ontzira. Nahastura hori egosi osagai guztiek bat egin eta saltsak dagokion testura hartu arte. Gatz eta pikante puntua eman. |
OLAGARROA CODIUM ALGADUN GUAKAMOLEAREKIN (janaurrekoa)
6 lagunentzat
Osagaiak:
|
Nola egin: Zuritu ahuakatea eta zanpatu lima erdiaren zukuarekin. Gehitu oilar mokoa OILAR MOKOA: tipula more baten erdia + tomate erdia, dena zati txiki-txikitan. Gehitu codium algaren koilarakada, olioa, eta landu nahastura hori gatza neurrian jarrita. Koilaratxo banatan prestatu jateko: guakamole pixka batean, gainean olagarro zatia eta apaintzeko Galiziako ajada botoi bat jar daiteke. |